fronte

iz. 1. METEOROL. Tenperatura- eta hezetasun-ezaugarri desberdinak dituzten bi aire-masaren arteko banaketa-azala, plano inklinatu erakoa. 2. MIL. Armadak iraupen jakin batez borrokatzen diren lurralde-zati edo -lerroa; batailen aurretik armadek eratzen duten kanpoaldeko lerroa. 3. POL. Alderdi eta mugimendu politiko desberdinek ideia nagusi komun baten alde borrokatzeko eratzen duten koalizioa. • METEOROL. fronte bero. Aire-masa beroak hotzari bultzatzen dionekoa, banaketa-azaleko maldan gora igoz. || fronte hotz. Aire-masa hotzak beroari bultzatzen dionekoa, falka moduan beroaren azpian sartuz eta hau gora bidaliz. || fronte polar. Latitude ertainetako fronte ia iraunkorra eta hedatsua, aire polar erlatiboki hotza eta aire polar erlatiboki beroa banatzen dituena.



Atzera