Kaxmir

Asiako I-ko eskualdea, gaur egun Indiako errepublikaren (Jammu eta Kaxmir estatuaren) eta Pakistanen artean banatua. Eskualde menditsua da, Jelum ibaiak zeharkatua. Artile- eta zeta-industria, luxuzko esku-langintza (txalak, altzairuak, alfonbrak, etab.). Turismoa. Basogintza eta abeltzaintza nomada. Indiar erresumen menpe egon zen abenturazale musulman batek konkistatu zuen arte (1346). Mongolen inperioari batu zitzaion 1586an eta Afganistango erresumari 1739an. 1846an Britainia Handiaren menpe egon zen. 1947az geroztik bai Indiak bai Pakistanek bere egin nahi izan dute eta bi estatuen arteko gatazka-gune izan da.



Atzera