Mizenas

Antz.ko Greziako hiria, Argolidan, Peloponeson. K.a. III milurtekoan sortu zen eta K.a. II. milurtekoaren hasieran akeoak finkatu ziren; lehen zibilizazio helenikoa abiatu zuten, Mizenasko zibilizazioa. K.a. XVI-XII. m. artean, Grezia osora hedatu zen haren eragina eta merkataritza-sarea zabaldu zuen Mediterraneoaren E-ra: Rodas, Zipre, Asia Txikia, Siria eta Egipto. K.a. XII. m.aren amaieran, ezerezean utzi zituzten doriarrek Mizenas eta gainerako hiri akeoak. Asia Txikirantz jo zuten mizenastar gehienek. Artearen alorrean, eragin handia izan zuen Greziako arte klasikoaren bilakaeran. Arkeologi aurkikuntza aipagarriak: Lehoien atea eta Atreoren altxorra.



Atzera