Tibet
pinyinez Xizang. Txinako M-ko eskualde autonomoa, Himalaiako I-an; 1.221.600 km2 eta 2.260.000 bizt. Hbru. Lasa. Eskualdearen hiru laurdenak 3.500 m-tik gora daude eta mendi altuez inguratuta dago: I-an Kunlun; M-an Karakorum eta Pamir; H-an Himalaia eta E-an Daxue. Oso gutxi populatutako herrialdea da eta abeltzaintzatik bizi da (jak-, ahuntz eta ardi-aziendak).
Historia. VII. m.an Srong-btsan-Sgam-po erregeak Lasa sortu eta bere erresuma zentralizatu egin zuen. VIII. m.an Txinari lurraldeak kenduz erresuma zabaldu egin zuten. 1042an Atisa budista indiarra Tibetera iritsi zen eta bere predikuek lamaismoa sortu zuten. Mongolek konkistatu zuten 1207an. 1447an Tashilhunpo-ko monasterioa sortu zen eta bertako nagusiek pantxen-lama titulua hartu zuten. 1570ean Altan Khan mongolen printzea budismora bihurtu eta dalai-lama izena eman zion Lasako buru espiritualari. 1643an gerra zibilaren ondorioz dalai-lama pantxen-lamari nagusitu zitzaion eta Tibeteko teokraziari hasiera eman zitzaion. 1751n Qing txinatarrak Tibet konkistatu zuen. 1912an, britainiarren laguntzaz, Tibetek independentzia berreskuratu zuen, baina 1950ean Txinak berriro konkistatu zuen. 1959an dalai-lama erbesteratu egin zen. 1965ean eskualde autonomo bilakatu zen Txina barnean. 1970 eta 1987an tibetarrak txinatarren kontra matxinatu egin ziren eta ondorioz, errepresio handia jasan zuten.
Atzera