adierazle
iz. 1. Zerbait aditzera ematen duena. 2. Magnitude baten balioa adierazten duen tresna. Altitude-adierazlea. 3. (zah.) Interpretaria; testu baten esanahia azaltzen edo argitzen duen pertsona. 4. EKOL. Eskualde edo habitat bateko klimaren, lurzoruaren edo bestelako ingurune-baldintzaren baten bereizgarri den espeziea. 5. EKON. Egoera ekonomikoa eta bere garapena argitzen dituzten magnitudeen multzoa. 6. HIZKL. Hizkuntz zeinuaren osagaietako bat, forma edo irudi akustikoari dagokiona. 7. INFORM. Egoera jakin baten berri ematen duen erregistroa, programak berau kontsultatuz dagozkion ekintzak burutu ditzan. 8. KIM. Ingurunearen basikotasun edo azidotasunaren arabera kolorez aldatzen den substantzia organikoa. Bolumetrietan erabiltzen dira. 9. MAT. Geometria diferentzialean, puntu baten kurbadura adierazten duen konika.
Atzera