bizidun

1. adj. eta iz. Bizia duena, biziaz hornitua. 2. adj. HIZKL. Subkategorizazioari dagokionez, semantika-mailako tasunetako bat, izaki bizidunei dagokiena. Euskaraz, bizidun/bizigabe bereizketak garrantzi berezia du deklinabidean, izen-sintagmari eransten zaizkion leku-denborazko atzizkiak batean eta bestean desberdinak direlako: -n [-bizidun] / -gan [+bizidun], etab. Hala ere, [±bizidun] izatea ez dator beti bat izaki bizidun/bizigabe izatearekin, eta adibidez, berez izaki bizidunak izendatzen dituzten izen batzuk (landareenak kasu) deklinabideari dagokionez izen bizigabetzat jotzen dira (zuhaitzean, zalditik). • fosil bizidun. Denbora luzean zehar eboluzionatu gabe edo oso gutxi eboluzionatuta iraun duen espeziea, fosiletan soilik agertzen diren ezaugarriak dituena bereziki.



Atzera