bizkar

iz. 1. Giza gorputzaren atzealdea, sorbaldatik gerrirainokoa. 2. Gainerantzeko ornodunen kideko aldea. Astoaren bizkar gainean jarrita. 3. Mendi baten gainaldea, bereziki luze edo zabala denean. 4. Itsasoaren gainazala. Uhinen bizkarrean. 5. ERAIK. Teilatu bateko bi isurkiek eratzen duten ertza, gorantz irtena denean. 6. ITSAS. Ontzi baten goiko gainazala, karelak inguratua; ontzi baten estaietako bakoitza. Itsasontziak bere sabelean eta bizkarrean milako bat gizon zeramatzan. 7. KIR. Igerilaria ahoz gora dagoela besoak uretan txandaka sartzean datzan igeriketa-estiloa. • BIZKAR EMANDA (egon,...). Bizkarra, atzealdea ikusten zaiolarik. || BIZKAR-BESTA. Etxeari bizkarra jartzean egiten dena. || BIZKARRA BEROTU, HAUTSI (norbaiti). Jipoitu. || BIZKARREZ. Bizkar emanda. || -EN BIZKAR (hartu, utzi, bota...). -en gain, -en kontura. Bere bizkar hartu duen eginkizuna. || -EN BIZKAR(ETIK) BIZI. -en kontura bizi.



Atzera