disko

iz. 1. Oinarria altuera baino askoz ere neurri handiagokoa duen gorputz zilindrikoa. 2. Musika erreproduzitzeko erabiltzen den plaka zirkularra, material termoplastikozkoa gehienetan. Ildo kiribildu batean, orratz piezoelektriko batez irakurtzen den erliebea du. 3. ASTRON. Lurreko behatzaileari astroek erakusten dioten gainazal lau eta zirkularra. 4. AUTOM. Enbragearen pieza nagusia, plateren artean doitutako xafla mehez osatuta dagoena. 5. INFORM. Gainazal magnetizagarri batez estalitako euskarri zirkularra, informazioa sistema bitarrez gordetzeko balio duena; alde bakoitza pistaz osatzen da eta pista bakoitza sektorez. 6. KIR. Atletismoan, jaurtitzen den dilista-itxurako plastiko edo zurezko pieza, metalezko gunea duena eta burdinazko eraztun batez inguratuta dagoena. Emakumezkoenak 1 kg pisatzen du eta gizonezkoenak 2 kg. Disko-jaurtiketa. 7. ANAT. Ornodunen organismoko zenbait zatik hartzen duten izena. Ornoen artekoa kartilagozko pieza bat da. Orno-diskoa. Muskulu-diskoa. • disko enbrionario. BIOL. Blastodiskoa. || disko finko INFORM. Ordenadore batetik beste bat dagoen lekura alda ez daikeen diskoa. || disko gogor. INFORM. Informazio-kantitate handia gorde dezakeen eta atzipen-denbora motza duen disko magnetikoa. || disko hori. Juduei Erdi Aroan eta Alemania nazian jartzen zitzaien adierazgarria. || disko malgu. INFORM. Disketea. || disko optiko. INFORM. Prozedura optikoz grabatu eta irakur daitezkeen datuak gordetzen dituen diskoa. || disko trinko. Laserren bidezko teknika digitalak erabiliz testuak, irudiak, soinuak eta bideo-zatiak gorde ditzakeen diskoa, idazketarik onartzen ez duena. || disko-jogailu. Disko fonografikoak entzuteko erabiltzen den tresna. || helburuko disko. INFORM. Informazio-transmisioan (esate baterako, kopiaketetan), informazioa jasotzen duena.



Atzera