funts
iz. 1. Zerbaiten (bereziki abstraktua den zerbaiten) muina edo oinarria. Ezberdintasun guztien erroa eta funtsa zertan datzan. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. 2. Pertsonez mintzatuz, seriotasuna, zentzutasuna, ganora. Gazte arina eta funtsik gabekoa. 3. (Ipar.) Kapitala, dirua, bereziki ezarritakoa; tronkoa. Diru-maileguaren funtsa eta korrituak. 4. (batez ere Z) Lur-ondasuna. 5. FIL. Zerbaiti izateko arrazoia ematen dion kausa edo jatorria; printzipio edo egia oinarrizkoa, esakune edo esakune-multzo konplexuagoaren abiaburu dena. 6. ZUZ. Lur-sail batek, dituen gauza guztiekin eta berez edo artifizialki ematen dituen fruitu guztiekin osatzen duen multzoa. • FUNTSEAN. Oinarrian, azken batean, benetan. Funtsean ez garela deus ere. || FUNTSEZ. Funtsean. Zer da gizalegea, funtsez, azaleko itxurez gainera?
Atzera