hobi
iz. 1. Lurrean egindako zulo edo barrunbea, bereziki hilak lurperatzeko erabiltzen dena. 2. (batez ere Ipar.) Oia. 3. GEOL. Substantzia mineral nahiz fosil baten pilaketa naturala, lehengai zein energi iturri moduan erabil daitekeena, eta zorupean edo lurrazalean dagoena. Burdin hobia. 4. GEOL. Putzu natural txikia, jatorri karstikokoa. • alubioi-hobi. GEOL. Mineral astun edo bitxien hobi sedimentarioa. || sudur-hobi. ANAT. Sudur-trenkadak zatitzen dituen bi barrunbeetako bakoitza.
Atzera