jarleku

iz. 1. Jartzeko, esertzeko egiten edo prestatzen den edozein motako gauza edo altzaria; esertzeko, jartzeko lekua. Hormari itsatsia, harrizko jarleku bat. 2. (hed.) Kokalekua. Hainbat txoriren jarleku zaren zuhaitza. Euskara zaharrak mendian dauka lehenengo bere jarleku. 3. Familia bakoitzari elizan edo elizaren ondoan esleitzen zaion hilobiaren estalkia (familiari elizan zegokion jarlekua estalki horren gainean egoten zelako hartu zuen izena). Etxearen luzakin moduan hartzen zen eta beraren zati banaezina zen. Bertan, familiak elizkizun berezietan parte hartzen zuen; hildakoen arimei laguntza eskatu, opariak egin (janaria, dirua eta kandelak) eta otoitzak eskainiz.



Atzera