kantabriar

adj. eta iz. 1. Kantabriako Komunitate Autonomoko herritarra; Komunitate horri dagokiona. 2. Antzinako Kantabrian bizi zen herri aurrerromatar bateko kidea; herri horri dagokiona.
Antzinako kantabriarrak erdinomadak ziren, eta fruitu-bilketa, artzaintza eta abeltzaintza ziren beren jarduera nagusiak; zereal gutxi batzuk ere lantzen zituzten eta garagardoa egiteko teknika ezaguna zuten. Tribuetan antolatuta zeuden eta matriarkatua zen nagusi, emakumezkoek lantzen zuten lurra eta hartzen zuten jaraunspena (Ik. Kantabria).




Atzera