minoi

iz. 1. Araba eta Bizkaiko Foru-Diputazioen menpeko zen miliziako kidea. 2. Arabako polizia forala.
Minoi eta mikeleteek jatorri bera dute. Bi gorputz horiek XVIII. m.aren bukaera aldean agertu ziren eta beren helburua mendi-bazter eta bideetan zebiltzan gaizkileak atxilotzea zen. Arabakoei beti minoi esan zaie; Bizkaikoak aldiz, mikeleteak ziren hasiera batean, foralak gero eta 1877az gero minoiak. Orduz gero Gipuzkoakoei soilik esan zaie mikelete. Hiru gorputzen ezaugarri eta funtzioek gorabehera asko izan zituzten XIX. m.an, gerrak eta ezegonkortasun politikoa zirela kausa. Espainiako Gerra Zibilaren ostean frankistek Bizkaiko minoien eta Gipuzkoako mikeleteen gorputzak desegin egin zituzten. Harrezkero, Arabako minoien betebeharrak hauek izan dira: zerga-bilketa, mendi-zaintza eta trafikoa jagotea. 1992az geroztik minoiak Ertzaintzaren adarra dira.




Atzera