mito

iz. 1. Kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen duena. 2. Antzinako jainko edo heroien ekintzetan edo egiazko gertaeretan oinarritzen den alegiazko kontakizuna, jatorri ezezagunekoa eta herri baten tradiziozko pentsamendu kolektiboaren osagai dena, naturako indarren edo giza izaeraren zenbait alderdiri buruzko ikuspegia eta sinesteak isladatzen dituena. 3. Kontzeptu abstrakturen bat azaltzeko erabiltzen den alegoria edo irudikapen sinbolikoa. Platonen haitzuloaren mitoa. 4. Errealitatean inongo oinarririk ez duen ustea edo ideia. Erdi Aroko euskal demokrazia mito hutsa dela. 5. Pertsonaia, pertsona, gertaera, teknika baten, etab.en inguruan sorturiko uste idealizatua. Kirolari handi baten mitoa.



Atzera