mugatzaile
1. iz. eta izond. Mugatzen duena. 2. iz. HIZKL. Determinatzaile-mota, bere baitan erakuslea eta artikulua biltzen dituena.
HIZKL. Liburu-a, liburu-ak, liburu hori, liburu horiek adibideetan a, ak, hori eta horiek dira mugatzaileak; lehenengo biak artikuluak dira (singularra eta plurala) eta azken biak erakusleak (singularra eta plurala).
Singularra eta pluralaz gainera, mugatzaile hurbila esaten zaiona erabiltzen da mendebaldeko euskaran, entzulearen hurbiltasuna markatzeko. Egun normalean pluralarekin bakarrik gertatzen da (liburu-ok), baina singularreko forma batzuk erabiltzen dira oraindik (aspaldi-on, goize-on, etab.).
Atzera