determinatzaile

iz. eta izond. 1. FIL. Kant-en arabera, kasu partikular bat eta lege unibertsal bat erlazionatzen dituen judizioa. 2. HIZKL. Izen-sintagman, izenaren menpe dagoen elementua, izena aktualizatzen duena. Euskaraz, mugatzaile, zenbatzaile eta nolakotzaileak dira. Izen berezien eta izenordainen kasuan salbu, izen-sintagmaren derrigorrezko osagaia da [hala ere, badira zenbait salbuespen: aditz batzuen osagarriak (ura ardo bihurtu); instrumentala (eskuz, oinez); leku-denborazko esapide batzuk (eguzkitan, txikitan), etab.].



Atzera