mutur

iz. 1. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. 2. (lgart.) Giza aurpegiaren ezpain-aldea. Norbaiti muturrak hautsi. Muturrez aurrera erori. 3. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia. Titi-muturra. Paper-mutur batean idatzia. 4. Hainbat gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zubiaren bi muturrak. Mahai-muturra. 5. Golde-mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. • eskuin-mutur. Politikan, alderdi politiko edo korronteen artean kontserbadoreenen multzoa. || ezker-mutur. Politikan, alderdi politiko edo korronteen artean aurrerakoienen multzoa. || mutur beltz. Gaitzespena, haserrea adierazten duen aurpegi-keinua, bekozkoa. Norbaiti mutur beltza jarri. • MUTUR-JOKA. Elkarri muturrekoak emanez. Mutur-joka hasi ziren. || MUTURRA OKERTU, ZIMURTU. Ezpain-aldearekin gaitzespena edo haserrea adierazten duen keinua egin; gaitzetsi.



Atzera