pizkunde

iz. 1. Mugimendu sozial, artistiko, literario, etab.en oparoaldia. XIX. m.aren bukaerako euskal pizkundea. 2. ERL. Piztuera.
876-1936 bitarteko Euskal Herriko mugimendu soziokultural, literario eta hizkuntzazkoak (euskarazkoak) hartu izan du Eusko Pizkundea izena. Euskal Herri osoan gertatu zen hori: Iparraldean nahiz Hegoaldean; eta neurri handi batez mugimendu politiko abertzaleari lotuta joan zen.
Susperraldi eta loraldi kultural horren eragile eta autore ospetsuak dira, besteren artean: L.L. Bonaparte, J. Manterola, A. Kanpion, S. Arana Goiri, R.M. Azkue, J. Urkijo, aita Donostia, J. Ariztimu-o "Aitzol", S. Altube, J.M. Barandiaran, Tx. Agirre, J.M. Agirre "Lizardi", E. Urkiaga "Lauaxeta" eta N. Ormaetxea "Orixe". Era beran 1918an sorturiko Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzaindia erakundeak eta Gasteizko Apaizgaitegiak kulturgune edota kultur eragile garrantzizkoak izan ziren.
Garai horretan sortu eta zabalduriko aldizkari ugariek (euskarazkoek, erdarazkoek nahiz bietakoek) eginkizun handia bete zuten euskal pizkundean: Eskualduna (1887-1944) eta Gure Herria (1921-1939) Ipar Euskal Herrian, Revista Eúskara (1878-1883) eta Revista de las Provincias Eúskaras (1878-1879) Nafarroan, Euskal-erria (1880-1918), Euskal-Esnalea (1908-1931) eta Euskalerriaren alde (1911-1931), Euskera (1920-) aldizkariek beste hainbaten artean.




Atzera