test

(ing.ezko hitza) iz. 1. Funtzio jakin bat aztertzeko proba psikoteknikoa, pertsona guztientzat eginbeharreko berbera, aplikazio-egoera berbera eta, zuzentzailearen iritziak parte har ez dezan, erantzunak baloratzeko teknika zehatza dituena. Zentzu zabalean, bi test-mota daude: subjektuaren eraginkortasun-maila neurtu nahi dutenak (adimen orokorraren testak eta gaitasun-testak) eta nortasuna ezagutu nahi dutenak (nortasun-test objektiboak eta test proiektiboak). 2. (hed.) Azterketa. 3. ESTAT. Biztanleri lagin bat baloratzeko teknika. 4. MED. Analisia. • PSIKOL. adimen-test. Subjektuaren adimena ebaluatzeko proba, delako subjektuaren trebetasun-maila erreferentzi talde bateko subjektuenarekin konparatzean datzana. Binet-Simon testa da erabiliena. || test proiektibo. Subjektuari bere nortasun-egitura sakona osatzen duten elementuak proiektatu edo kanporatzea ahalbidetzen dion testa. Rorschach-en testa da ezagunena.



Atzera