transkripzio
iz. 1. Transkribatzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. BIOL. ADN eredu gisa erabiliz ARN mezularia sintetizatzea. 3. HIZKL. Hizkuntzaren soinuak zeinu eta ikur konbentzionalen bidez adieraztea. Bi transkripzio-mota daude: transkripzio fonologikoa (fonemak adierazten dituena) eta transkripzio fonetikoa (hizketako hots eta ahoskatze--abardurak adieraztea ahalbidetzen duena). 4. HIZKL. Hizkuntza baten elementuak, hotsak nahiz zeinuak (jatorrizko idazkera zeinahi dela ere), letrazko edo zeinu fonetikozko beste sistema idatzi batez adieraztea.
Atzera