Arabiar Liga

Arabiar estatu independenteen arteko erakundea, Kairon sortua (1945); lankidetza politikoa eta sozioekonomikoa ditu helburu. Sorreran Egipto, Irak, Transjordania, Siria, Libano, Saudi Arabia eta Yemen bazeuden ere, 1953-76 bitartean beste 14 estatu eta PAE sartu ziren. Egipto kanporatu egin zuten (1979) eta berriro onartu (1989). Israelgo estatua ontzat ematea onartu zuen (1989).



Atzera