Areria
Gipuzkoako alkatetza nagusi historikoa. Nafarroako Antso III.a Nagusiak Iruņeko artzapezpiku-barrutia mugatzeko egindako dokumentuan aipatzen da lehenengoz (1027). Getarian bildutako Batzar Nagusietara Pedro Eizmendi bidali zuten ordezkari gisa (1399). Alkatetzako partaide ziren herrien berri zehatzik ez dagoen arren, badirudi Lazkao, Olaberria, Itxaso eta Arriarango kontzejuez osatuta zegoela. Gabiria, Ezkio eta Zumarraga denbora batez alkatetzako kide izan baziren ere, 1661ean banandu egin ziren. Astigarreta, Gudugarreta eta Ormaiztegi 1679an alkatetza nagusira bildu ziren herrialdeko batzarretara ordezkari bakarra bidaliz prokuradorearen gastuak murriztearren; akordioa hamasei urtez behin berritzen zen. 1845ean legea aldatu eta alkatetza nagusia desagertu egin zen, herri partaide bakoitzak bere alkate eta udala zituelako.
Atzera