Arkimedes
Jakintsu grekoa (Sirakusa, K.a. ~287-212). Aurkikunde garrantzizkoak egin zituen geometrian, mekanikan eta fisikan. Hidrostatikan dentsitate kontzeptua finkatu zuen eta, flotazioari buruz, bere izena daraman printzipioaren oinarriak jarri zituen. Mekanikaren alorrean torlojo amaigabea, polea higikorra, mufla eta horztun gurpilak, etab. asmatu zituen. Palankaren legea ere berari zor zaio. Erromatarren kontrako gerran, Sirakusako defentsa berak antolatu zuen eta hiru urtez eutsi zieten, baina erromatarrak sartu zirenean hil egin zuten.
Atzera