polea
iz. Edozein tamainatako gurpila, hagun lau, kurbatu edo artekatua duena, eta bere ardatzaren inguruan kojineteak sostengaturik bira daitekeena. Haguna besarkatzen duen uhal, soka, kable edo katea batez edo gehiagoz indarra transmititzeko erabiltzen da (kargak jasotzeko bereziki). • polea diferentzial. Zenbait polea finko eta beste zenbait higikorrez osatutako jasogailua. Polea higikorrak kargarekin batera igotzen dira. Kablea, polea finkotik abiaturik, higikor batetik iragaten da, atzera finkotik eta berriz ere higikorretik, etab., azkeneko finkoa iragan arte. Karga handiak jasotzeko erabiltzen da. || polea loka. Polea lokabea edo bere ardatzarekin bat egin gabea. || polea mailakatu. Hiruzpalau diametro desberdineko polea-multzoa. || polea zabalgarri. Diametro aldagarrikoa. || polea-kono. Polea mailakatua.
Atzera