Atxukarro Lund, Nikolas

Neurologo bizkaitarra (Bilbo, 1880 - 1918). Madrilen egin zituen medikuntza-ikasketak; Ramon y Cajal-en ikasle izan zen. Alemanian patologia, kimika eta fisiologia ikasi zituen. Paris, Florentzia eta Alemanian ibili zen ikasketak sakondu eta ikerketak egiten; Alemanian prestatu zuen "Contribución al estudio de la anatom'a patol-gica de la rabia" tesi-lana, baina Madrilen irakurri zuen (1906). Washingtongo eroetxeko zuzendaria izan zen (1908-10). Espainiara itzuli eta laboratorio-ikerketari berrekin zion; mikroskopioan aztertu ahal izateko, ehunak tindatzeko metodoa aurkitu zuen, taninoa eta amoniakoaren deribatuak erabiliz (1911). Ramon Cajal-en laguntzaile izan zen Histologiako katedran (1914). Histologo, neurologo eta psikiatra izan zen. Medikuntzako liburu asko idatzi zituen.



Atzera