Babilonia
Asiako antz.ko hiria, Eufrates ibaiaren ertzean, Bagdad-etik 80 km H-ra. Akadtarrek sortu zuten K.a. XXIII. m.an. Amorriten dinastiak erresuma eratu zuen Babilonian K.a. XIX. m.an eta seigarren errege amorrita izan zen Hamurabiren garaian hiri garrantzitsua izan zen, Mesopotamia menperatu zuelarik. K.a. VII. m.aren amaieran dinastia kaldearra ezarri zen. Nabopolasar izan zen sortzailea. Haren seme Nabukodonosor II.ak hiria berritu egin zuen. Beronen garaikoak dira monumentu nagusiak eta baita Jardin Eseki ospetsuak ere. Ziro II.a Handiak K.a. 539an konkistatu eta Persiako inperioko probintzia bihurtu zuen. Alexandro Handiak Asiako hbru. izendatu zuen eta bertan hil zen K.a. 323an. Ondoren hiriaren gainbehera hasi zen, batez ere Seleuko I.ak handik 70 km-ra Seleuzia hiria fundatu zuenean Babilonia.
Atzera