Benin
(République du Bénin), lehen Dahomey. Afrikaren M-ko estatua, Beningo golkoan. Mugak: I-an Niger eta Burkina Faso; E-an Nigeria; H-an Gineako golkoa; M-an Togo. Hegoaldea ekuatoriala eta oihantsua da. Iparraldea, berriz, tropikala eta sabanaz betea. Olio-palmondoa da ekonomiaren oinarria. Honez gain, tabakoa, kafea, kakaoa eta kotoia.
Historia. Dahomeyko erresuma eta bere hbru. Abomey, g.e. Beningo gunerik garrantzitsuenak izan ziren XVII-XIX. m. bitartean. Oparotasun handia ezagutu zuen esklabo-trafikoari esker. Frantsesek merkataritza-hitzarmena egin zuten erresumarekin 1851n eta Dahomey kontrolatzen joan ziren eta 1904an Mendebaldeko Afrika Frantsesaren kolonia bihurtu zen. 1960: estatu independente bilakatu zen. Zibilak eta militarrak txandatu ziren gobernuan. 1972: M. Kerekuk estatu-kolpea eman eta erregimen marxista-leninista ezarri zuen. 1975: Beningo Herri-Errepublika bilakatu zen. 1977an Konstituzio berria egin eta 1979an hauteskunde legislatiboak izan ziren. 1990: krisi ekonomikoak eta herriaren protestek bultzatuta, Kerekuk alderdi anitzeko demokrazia eta Konstituzio berria agindu zituen. 1991ko hauteskundeetan Nicephore Soglo izendatu zuten estatuburu eta 1996koetan atzera Kereku.
Atzera