Burundi

(rundieraz Republika y'u Burundi, fr. République du Burundi), lehen Urundi. Afrikaren erdialdeko estatua, Nilo eta Zaire ibaien artean. Mugak: I-an Ruanda; M-an Tanganyika aintzira eta Zaire; H-an eta E-an Tanzania. Goi-lautadaz osatutako lurraldea da. Klima tropikal leuna du. Nekazaritza da ekonomiaren oinarria. Nikel-hobiak.
Historia.XVII. m.: Ntare Ruhatsi-k Burundiko erresuma sortu zuen. 1796-1852: Ntare IV.a Ruganbak oraingo mugak eman zizkion. 1898-1903: Alemaniak Burundi konkistatu zuen. 1916-1962: Ruandarekin batera Ruanda-Urundi osatu zuen, Belgikaren babespean. 1962: independentzia lortu zuen. 1966: errepublika aldarrikatu zen. Michel Mecombero lehendakari izendatu zuten. 1972: hutuek matxinatu eta tutsi asko hil zituzten. Hauek, mendekuz, 100.000 hutu baino gehiago hil zituzten. 1976: estatu-kolpe baten bidez J.B. Bazaga teniente koronelak boterea lortu zuen. 1987: beste estatu-kolpe batek Pierre Buyoya agintera eraman zuen. 1992: konstituzio berria onartu zen, erreferendum bidez. 1993: hauteskundeetan Melchior Ndadaye hutua hautatu zuten lehendakari, baina urte berean, gutxiengo tutsiak kontrolatutako armadak estatu-kolpea jo eta lehendakaria hil zuen. Burundiko bilakaera politikoa tutsi eta hutuen arteko etengabeko borroka etnikoek markatuta dago. 1996: P. Buyoya estatuko buruzagitzara itzuli zen.




Atzera