Edipo
Mitologia grekoan, Tebasko errege Laioren eta Jokastaren semea. Orakuluak Laiori jakinarazi zionez, semeak hilko zuen eta emaztearekin ezkonduko zitzaion. Hori gerta ez zedin, Edipo jaio zenean aitak Ziteron mendian utzi zuen. Artzain batzuek jaso eta Korintoko errege Poliboren gortera eraman zuten. Handitu zenean, orakulu batengana joan zen Edipo Delfosera, bere jatorriari buruzko argitasun bila. Fozidan, bidaiari batekin haserretu eta hil egin zuen: Laio zen hildakoa. Tebasera iritsi zenean, Esfingek jarritako enigmei zuzen erantzun zien. Esfinge sutan jarri eta, bere burua amilduz, hil egin zen. Tebastarrek errege izendatu zuten Edipo; Jokastarekin ezkondu zen, eta orakuluak esandakoa bete zen. Emakumeak bere semearekin ezkonduta zegoela jakin zuenean, bere burua urkatu zuen. Edipok, berriz, bere begiak erauzi ondoren, alde egin zuen Tebastik, bere alaba Antigonak lagundurik. Mito greko honi lotzen zaio psikoanalisiaren teoriaren oinarri den Ediporen konplexua.
Atzera