Etxebarria Zurikaldai, Joan

Pintore bizkaitarra (Bilbo, 1875 - Madril, 1931). Injinerutza-ikasketak Europan egin eta Bilbora itzuli zen familiaren siderurgia alorreko negozioak zuzentzeko asmoz. Lana utzi eta pinturari erabat emana, Parisera jo zuen eta bertan garaiko pintorerik ospetsuenekin harremanetan jarri zen (1902); pintura-ikasketak musikakoekin tartekatu zituen eta hainbat pieza sinfoniko konposatu zuen. Europan barrena ibili ondoren, Bilbon (1907) eta Parisen jarri zituen bere koadroak erakusgai (1912). Madrilen egokitu eta erakusketa ugari antolatu zuen (1916-31). Espainian inpresionismoa sartu zuen pintorea izan zen. Iturrinorekin batera fauvismoaren adierazle nabarienetarikoa izan zen. Gaugin pintorearen jarraitzaile izan zen: arabeskoak egitea atsegin zuen. 98ko belaunaldiko intelektualen erretratuak pintatu zituen (Pio Baroja, Valle Inclán, Juan Ramón Jiménez, Ramiro Maeztu, Azorín, etab.). Bestelako koadro garrantzitsuak ere pintatu zituen (La merienda; El viejo pescador; Llegada de la anchoa; Una gitana; Las dos amigas).



Atzera