siderurgia

iz. Burdin metalak tratatzeko edota lortzeko tratamendu eta tekniken multzoa; burdin metalen industria.
Burdin metalak, oro har, burdina/karbono aleazioak dira; industriaren ikuspegitik, burdina purutzat hartzen da, aleazioan duen karbono-proportzioa % 0,05 baino gutxiago denean eta mota horri ferrita deritzo. Balio horretatik % 1,76 karbono dutenetaraino altzairu deritze eta % 1,76-6,7 bitartean burdinurtuen multzoa dago. Siderurgia, metal eta aleazio-mota horiek burdin meatik edota burdin aleazio desberdinen hondakinetatik (txatarratik) abiatuta lortzen ahalegintzen da eta material-mota horiek lortzeaz gainera, forma eta eite jakinetako produktuak merkaturatzeaz ere arduratzen da, hala nola, moldeatutako piezak, profilak, xaflak, tutuak, etab. Forma emateko prozeduren artean, forjaketa, ijezketa, estanpazioa, estrusioa eta gisako teknikak erabiltzen dira (Ik. altzairu, burdina, burdinurtu, labe, labegarai).




Atzera