labegarai
iz. METAL. Zutikako upela-labe handia, burdin mea, koke eta urtugarriez (eskuarki kararriz) goitik elikatua, jarraian lan egiten duena eta aldez aurretik berotutako airea injektatzen zaiona. Labegaraian burdin oxidoak erreduzitu egiten dira eta lortzen den arrabio izeneko burdin materialak % 4 karbonoa izaten du. Hortik altzairu edo burdinurtua lortzeko, finketa-prozesuak behar dira.
Labegaraian burdin oxidoak erreduzitu egiten dira eta lortzen den arrabio izeneko burdin materialak % 4 karbonoa izaten du. Hortik altzairu edo burdinurtua lortzeko, finketa-prozesuak behar dira. Labea altzairuzkoa da eta barnealdea adreilu erregogorrez estalita dago. Azken urte hauetan, errendimendua igotzeko asmoz, kokearen kopurua txikiagotzen ari da eta karbonoa duten beste produktu batzuk sartzen. Erabilienetakoak gas naturala eta ikatza dira. Labegaraia burdingintza integralaren oinarria da. 1970.eko hamarkadaren krisialdiaren ondorioz, M-ko estatuetan burdingintza integralaren garrantzia txikiagotuz joan da eta arku elektrikozko labearen altzairugintzak ordezkatu du.
Atzera