Etxeberri Rober

Nabigatzaile- eta militar-familia gipuzkoarra. - Joan (Donostia, 1609 - Cádizko golkoa, 1662), Domingo Etxeberri Zelaiandiaren semea eta Jazinto Antonio eta Joan Domingoren anaia. Felipe IV.a erregearen zerbitzura egon ondoren, Indietarako flotan itsasoratu zen Sevillan. Ameriketan hainbat espedizio eta gudutan parte hartu ondoren kapitain egin zuten. Calatravako Ordenan sartu eta Kataluniara bidalitako laguntza-espedizioaren buruzagia izan zen (1642). Villarrubiako markes eta Villalcazarko dukea izan zen. Donostiako San Telmo komentuan bere leinuaren kapera sortu zuen. - Jazinto Antonio (Donostia, 1625-73), aurrekoaren anaia. Armadako almirante egin zuten (1640). Matematika eta geometriako ikasketak egin eta ontzigintza eta nabigazioari buruzko balio handiko lanak ondu zituen. - Joan Domingo (Donostia, ?), aurrekoaren anaia. Bere anaia Joanekin hainbat espedizio eta gudutan parte hartu zuen. Joan hildakoan, beronen alabarekin ezkondu eta Villarrubiako markes eta Villalcazarko konde bihurtu zen. Bestalde, nabigazio-tratatuak eta Instrucciones generales para la navegación y combate (1666) liburua idatzi zuen.



Atzera