Harri eta Herri

Gabriel Arestiren poesi bilduma (1964). Elementu berritzaileak sartu zituen Arestik liburu honetan: garaian bizi-bizirik zeuden gaiei erantzunez, euskararen egoera larria eta gazteria berriaren nahiak hiztegi garratz eta errealistaz adierazi zituen. Euskal poesigintzaren eta literaturaren barruan mugarritzat jo izan da, forma aldetik poesia libreari eta gai aldetik poesia sozialari eta protesta-poesiari hasiera eman baitzion.



Atzera