Holstein

Antz.ko printzerri alemaniarra, Saxoniako I-an. 1100. urtean konderri bilakatu zen. 1460an Danimarkako Kristian erregeak Holsteingo konderria eta Schleswig-eko dukerria anexionatu zituen. 1474an dukerri-kategoria lortu zuen. Dukerrien gerran (1864), Austriak Holstein bereganatu zuen eta Sadowako guduaren ondoren (1866) Prusiaren prob. bihurtu zen. 1949az geroztik Schleswig-eko H-arekin Schleswig-Holsteingo land-a osatzen du.



Atzera