Koliseoa

Erromako anfiteatroa (I. m.). Vespasianok hasi eta Titok amaitu zuen (80). Neurri handikoa, 524 m-ko perimetroa du eta harmailetan 80 ilara; 87.000 lagun sar zitezkeela kalkulatu da. Oinplano eliptikoko eraikuntza da, erdian harea eta inguruan harmailak dituena. Fatxadan gainjarritako lau arku-sail dauzka eta hiru ordena grekoak ditu: doriarra, joniarra eta korintoarra. Erdi Aroan hondatu egin zen eta beste eraikuntzetarako harrobi gisa erabili zuten. Errenazimentuko arkitektoentzat inspirazio-iturri izan zen.



Atzera