Kurdistan

Asiako eskualdea, Turkia, Iran, Irak, Armenia eta Siria estatuetan banatua; 400.000 km2. Lurralde horretan 26 milioi kurdu inguru bizi dira; horietatik 15 milioi inguru Turkian, 7 milioi Iranen eta 4 milioi inguru Iraken. Mendi altu eta meseta garaiez osatuta dago (Taurus mendiak M-an eta Zagros mendiak H-an); Anatolia, Armenia eta Azerbaijan ditu I-an eta Mesopotamiako lautada H-an. Kurduak erdinomadak dira (Irakekoak salbu).
Historia. XVI. m.tik aurrera Otomandar inperioak eta Persiako inperioak emirerritan antolatuta zeuden kurdu-tribuei autonomia eman zieten. XIX. m.an bi inperioek emirerri-sistema deuseztatu eta Kurdistanen zuzeneko gobernua ezarri zuten; orduan kurduak altxatu egin ziren. Lehen Mundu-Gerraren ondoren, Otomandar inperioa zatikatu egin zen eta kurduak Turkia, Irak eta Siria artean banaturik gelditu ziren. 1920an Sèvresko itunak estatu subiranoa sortzeko eskubidea onartu zien, baina turkiarrek, itun hori sinatu bazuten ere, berehala oztopatu egin zuten. Harrezkero, egoera lazgarrian bizi izan dira kurduak eta jazarpen gogorrak jasan dituzte kurduek estatu guztietan.




Atzera