Pomerania
Kostalde Baltikoko eskualde historikoa. Oder ibaiak bitan banatzen du: Mendebaldeko Pomerania eta Ekialdeko Pomerania. Luzaroan Brandenburg eta Poloniaren arteko gatazka-iturri izan zen. Westfaliako itunen bidez (1648), Pomeraniako zati handiena Suediaren esku geratu zen. 1815ean Prusiaren menpe geratu zen Pomerania osoa. 1945ean ekialdea Poloniakoa bilakatu zen, eta mendebaldea Alemania Demokratikokoa.
Atzera