agur

1. iz. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran egiten zaion adierazpena; horretarako erabiltzen den hitza. 2. iz. Norbaiti egindako begirune edo menpekotasunezko adierazpen edo keinua (ahozpetuz, belaunikatuz, makurtuz, etab.). 3. iz. Edozein ekitaldi publikotan agertutakoei eginiko ongi-etorria. 4. iz. Bertso-saioetako azken eta lehen bertsoa. 5. iz. Gipuzkoako brokel-dantza zikloko dantzetako bat. Norbaiten omenez edo norbait agurtzeko dantzatzen da. Erreberentzia ere esaten zaio. 6. iz. MIL. Armadan eta maila desberdinak dituzten erakunde militarretan, menpekotasuna eta arreta erakusteko egin behar den derrigorrezko keinua. 7. adb. Akabo. • agur-bazkari, agur-afari. Tokiren batetik doan, karguren bat uzten duen norbaiten omenez egiten den bazkari edo afaria. • AGUR ESAN. Agurra adierazi. || AGUR T'ERDI. Agur.



Atzera