alga 2

iz. BOT. Uretan murgilduta edo gainazal hezetan bizi diren zenbait landare talofitoren izen arrunta. Gehienak itsastarrak dira eta hondoan finkatuta edo flotatzen egoten dira. Batzuk zelulabakarrak eta beste batzuk talo-formako zelulanitzak dira. Fotosintesia egiten dute eta ez dute ehun-konplexutasun handirik. Ugalketa sexuala eta asexuala dute. Erabilpen ugariak dituzte, hala nola ongarri, elikagai edo medikamentu modura. Landare-erreinuaren baitan sailkatuta daude, baina ez dute kategoria taxonomikorik. • alga arre. Ik. feofito. || alga berde. Ik. klorofito. || alga berde-urdin edo alga urdin. Ik. zianofizeo. || alga gorri. Ik. errodofito.



Atzera