argi (iz.)
iz. 1. Materiak goritasunez edo luminiszentziaz igortzen duen erradiazioa, begiak hautematen duena eta objektuak ikusteko gai bihurtzen dituena. 2. Eguargia. 3. Argi artifiziala, bereziki elektrizitatezkoa. 4. Argizko puntua, argi-iturria. Kotxearen atzeko argiak. 5. Zerbait argitzen, zerbaiti buruz argi egiten duen zera. Hor ibili zen argi bila, baina kolpe huts egin zuen. 6. Aditzeko, zerbaitez jabetzeko ahalmena. Argi gutxiko pertsona. 7. ELEKTR. Luminaria. 8. ERAIK. Arku, gela edo bao baten dimentsio horizontala. 9. MIT. Euskal mitologian, hildakoaren arima erratua. • argi luze. (pl.) AUTOM. Ibilgailuen aurrealdeko argiak; 100 m-ko distantzia minimoa argitu behar dute eta beren argitasun maximoak 225.000 kandela izan behar du. || argi motz. (pl.) AUTOM. Ibilgailuen aurrealdeko argiak, aurretik datorren beste batekin gurutzatzean, hirietan, etab.etan erabiltzen direnak; 40 m-ko distantzia maximoa argitu behar dute. || argi polarizatu. FIS. Plano bakar batean oszilatzen duten uhinez osatutako argia. || argi zuri. FIS. Erradiazio ikuskor guztiak dituen argia. || argi-azkorri. (Ipar.) Egunsentia, arturratzea. Argi-azkorrian jinik ene arresekila / beti beha entzun nahiz nonbaitik zure boza. || argi-muki. Ik. muki. || argi-patio. Ik. patio. || argi-puntu. ELEKTR. Argi bat edo argi egiteko gailu finko bat jartzeko instalazio elektriko bateko terminal bakoitza. || argi-urratze. Egunsentia. • ARGIA IKUSI. Jaio, agertu. || ARGIRA ILKI. Jaio. || ARGITARA EMAN. Argitaratu.
Atzera