ari izan

1. da ad. (XIX. m.ko azken aldetik hona Iparraldean du ad. ere bai). Jardun (batez ere ekintza ez burutuak eta ez-ohiturazkoak gauzatzen dituzten perpausetan erabiltzen da; bestelako kasuetarako, aritu. Osagarritzat beste aditz bat era ez-burutuan edo horren kideko adberbio bat eskatzen du). Hizketan, borrokan ari. Negarrez ari zela. Haiei gogor egin nahian ari dira. Egun guztian idazten ari izan da. Bihar ere horretan ariko da. 2. du ad. (Iparraldean da ad. ere bai) Atmosferako zenbait fenomenoz (meteoro batzuez, egunaren argi-aldaketez, etab.ez), gertatu (puntualtasuna adierazten du betiere, bestelako aspektuetarako, egin erabiltzen da). Euria, elurra ari du. Iluntzen ari du. • -Z ARI IZAN. -z mintzatzen jardun. Foruen garaiko agintariez ari naiz.



Atzera