atzeratu
1. da/du ad. Atzerantz joan; atzerago jarri. Aurrelariak baloia atzeratu du. 2. du ad. Zerbait adierazia dagoen baino beranduago gertatu edo egin. Jaialdia atzeratu egin dute. 3. da ad. Zerbait egiten uste edo behar baino denbora gehiago igaro; berandutu. Hiru aste atzeratu zen lana bukatzen. 4. da/du ad. Atzera egin edo eragin. Haren zakartasunak atzeratzen nau maizago joatetik. • ATZERATU(T)A, ATZERATURIK (ibili, egon). Denboran, espazioan, garapenean, adimenean, etab.etan, dagokion edo behar den, edo besteak baino atzerago. Atzeratua dabil eskolan. Herri atzeratua. Aldizkari baten ale atzeratuak. Pertsona atzeratua.
Atzera