barru
1. iz. Edozein gauzatan, beraren mugen arteko bitartea (askotan leku-atzizkiez eta postposizioa osatuz, dagokion izen-sintagmak -en atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Itxura ederra eta barrua hobea. Lapiko barrura bota. Lege berrien barruan. 2. iz. Norberaren barrenaldea, bereziki sentimenduen, desioen gunetzat hartua. Barrua kezkaz beterik dauka. Barrurako esan zuen. 3. iz. (lgart.) Espetxea. Barrura sartuko haute horrelakoak esaten badituk. 4. adb. Denbora-epe bat adierazten duen hitz edo esaldi baten ondoan, delako epe hori igaroz gero. Ordu gutxi barru etorriko da.
Atzera