bizi izan
(Menpeko perpausen aditz bezala eta era burutugabeetan bizitzen, bizitzera, etab. erabiltzen da). 1. da ad. Bizia izan, bizirik egon. Ez ezazu orain hil, utz iezaiozu beste urte batez bizitzen. 2. da ad. Bizirik irauteko bideak izan. Ozta-ozta irabazten du bizitzeko lain. 3. da ad. Halako bizimodua eraman. Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. 4. da ad. Halako lekuan bizitza (edo bizitza-zati bat) igaro. Orain Iruņean bizi da, baina datorren urtetik aurrera Bilbon biziko da. 5. du ad. Norbaitekiko (nork kasua), beste norbait bizirik egon. Arreba Madrilen bizi dut. 6. du ad. Bizirik mantendu, biziarazi. Zeren gu orduko esperantzak bizi gaitu. 7. du ad. Gertakari batzuen partaide izan, zerbaiten esperientzia zuzena izan. Bizi izan dituzten gertakarien oroipenak.
Atzera