brahmanismo
iz. Sistema erlijiosoa, hinduismo barruan joera ortodoxoena duena. Vedismoan zuzenkien inspiratzen den joera da eta kasten banaketan oinarrituriko gizarte-ereduaren alde dago.
Normalean Indiako erlijio zahartzat hartzen da brahmanismoa, antzinako vedismoaren ondokoa eta Upanisadetako hinduismo klasikoaren aurretikoa; baina, bestalde, bada hinduismoaren barruko korrontea ere. Brahmanismoaren oinarriko liburuek Brahmana izena dute. Erlijioaren izena, berriz, bertan brahman apaizek duten gailentasunetik eta Brahman espiritu gorenari buruzko espekulazio metafisikoak hartu zuen garrantzi gero eta handiagotik dator. Hinduismo klasikoak Brahman espiritu unibertsalaren agerpen diren Xiva eta Visnu jainkoekiko fedea eta jaierazko erlijioa zabaldu zuen. Bestalde, Brahmana liburuetako brahmanismo elitista eta klerikalaren aurrez aurre, Purana liburuek herri-hinduismoa agertzen dute.
Atzera