eduki (ad.)
du ad. 1. Norbaitek zerbait, bereziki besteren daitekeen zerbait, halako atxikitasun batez edo denbora jakin batez izan. Eduki dezala zenbait egunez bahi hura. Zuk edukia naiz bataioan. 2. Egoera berean, edo bere hartan izan, iraunarazi edo gorde. Eduki zeure atea hertsirik. 3. Norbaitek edo zerbaitek beregan edo bere barnean izan. Ardoa edukitzeko zahagia. 4. (Heg.) Izan. Zure antza dauka. Zenbat urte dauzkazu? 5. Musean, bestearen apustua onartzen dela eta eskualdiaren amaierarako gordetzen dela adierazteko erabiltzen den esapidea. -Enbido! -Bost gehiago! -Eduki! • -TZAT EDUKI. Norbait, adierazten dena dela uste izan. Norbait ergeltzat eduki.
Atzera