egin (ad.)
du ad. 1. Zerbait sortu, ez izatetik izatera iraganarazi. Zeru-lurrak egin zituen. 2. Gauzatu; prestatu. Bazkaria egin dut. Ohea egin. 3. Bete. Egun gutxi egin ditu gurekin. 4. Apustu egin. Burua egingo nuke, azkenean ez direla etorriko. 5. Hizkuntza batez mintzatu. Frantsesez egin zuen. 6. Eman, suposatu. Egin dezagun hori horrela dela. 7. Fenomeno meteorologiko bat gertatu (aspektua puntuala denean ez da erabiltzen) Bihar euria egingo du. Euskal Herrian elur gehiena Nafarroan eta Zuberoan egiten du. 8. Aditz elkartu batzuetan, izen mugagabearen ondoko osagaia. Hitz egin. Barre egin. 9. Aditzaren indargarri gisa edo hura esaldiaren galdegaia dela adierazteko, aditz perifrastikoko aditz nagusiaren ondoren ezartzen den partikula; delako aditz nagusia era burutuan ezartzen da, eta aspektuaren marka eginek hartzen du; aditz laguntzailea aditz nagusiaren dagokion eran jokatzen da. Hizlari horrek aspertu egin gaitu. Mikel non dagoen? Joan egin duk motel! • -ENA EGIN. Norbait edo zerbaiten itxura hartuz hura antzeztu; halako jarrera bat hartu. Antzerki horretan zaldun maiteminduarena egin zuen. Ezikusiarena egin nuen. || -ENAK EGIN. Bukatu, amaierara iritsi. Ia gureak egin du / badugu zeinek agindu. || NORK BERE EGIN. Norbereganatu; bestek esandakoa norberaren iritzitzat hartu.
Atzera