egun (iz.)
iz. 1. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Epea lau egun barru betetzen da. 2. Eguzkiak argitzen duen denbora-bitartea, gauari kontrajarria. Udako egun luzeetan. • egun meteorologiko. METEOROL. Hogeitalau orduko denboraldia, egun bateko zortzietatik hurrengo eguneko zortziak bitartekoa. || egun-argi. Eguzkiak barreiatzen duen argia. Gauez egiten diren tratuak egun-argitan ikusi. • EGUN BATETIK BESTERA. Berehala, denbora gutxian. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. || EGUN ON. Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. || EGUN OROZ. (Ipar.) Egunero. || EGUNA(K) JOAN (ETA) EGUNA(K) ETORRI. Denbora iraganik, denbora aurrera doala. Egunak joan eta egunak etorri, luze zihoan elurte ikaragarri hura. || EGUNEAN BAINO EGUNEANÉ -AGO. Denbora aurrera doan eran, areago. Egunean baino egunean argalago zaude. || EGUNEAN EGUNEAN. (B) Egunero. Eguraldia egunean egunean aztertu behar izaten zuen. Egunean egunean egindako diru-altxorra. || EGUNEAN EGUNEKO. Egunean eguneko (eguneango) premiei aurre egiteko. || EGUNETIK EGUNERA. Denbora aurrera doan eran. Kontuak okertzen zihoazen egunetik egunera. || EGUNAZ, EGUNEZ. Egun-argiz. Ez egunaz eta ez gauaz. || EGUNEZ ETA GAUEZ. Beti. Hemeretzi urtez, egunez eta gauez. || LEHENGO EGUNEAN. Ik. lehengo.
Atzera