eman (ad.)

du ad. 1. Norbait zerbaiten edukitzaile egin, zerbait norbaiten esku ezarri; norbait zerbaiten jabe ordainketarik gabe egin. Lehen saria eman zioten. 2. Aditz elkartu batzuetan, halako sentsazioa sortu. Lotsa eman. Beldur eman. 3. Ekoiztu. Gutxi ematen duen lurra. Ezarritako diruak ehuneko hamar eman dio. 4. (lgart.) Iduri. Horrela jantzita gizona ematen duzu. 5. Argudio edo gogoeta baten abiapuntutzat erabiltzen diren esapideetan, suposatu. Eman dezagun Urlia aberatsa dela. Demagun bi esfera diametro berekoak ditugula. 6. Itzuli. Euskaraz eman. 7. Denborari buruz, igaro. Zenbat ordu eman dituzu lan horretan? 8. MED. Medikamenturen bat organismoan sartu. Gaixoari botikak eman. • -I EMAN. 1. -t(z)en hasi. Negarrari eman. 2. -i atxikimendua hartu. Edanari eman.



Atzera